Bera Bera

Select your language

Joan den asteburuan hasi zen Euskal Ligaren bigarren fasea. Termas Bera Berak lehenengoan ez zuenez aurreneko lau postuen artean amaitu, bigarren fase hau buelta bakarrera jokatuko dute.

Neskek hasiera ezinhobea izan dute. Donostiarrak Iruñan egon ziren pasa den larunbatean La Unica B talde berriaren aurka jokatzen. Talde berria lehenengo fasean egon ez bazen ere, jokalari batzuk jada A taldean ibilitakoak ziren, beraz aurpegi ezagunak egon ziren partiduan zehar. Partida hasi eta 2 minutura donostiarrak markagailua estreinatu zuten, Marenek egindako entsaioari esker. Atzetik gehiago etorriko ziren Arrate (2), Enara, Claudia, Leire (2) eta Ainhoaren eskutik. 12-44 geratuko zen jokalari guztiak gogotsu plakatzen ibilitako partida. Jarrera positiboarekin ibili ondoren,  defentsan gabezia batzuk agerian utzi baziren ere, zapore gozoz itzuli ziren neskak Donostiara. Igande honetan goizean goiz ikusiko gara Puion, 9:30ean Durangoren aurka dugun partidan.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores