Bera Bera

Select your language

Larunbatean Spoire taldea Zarautzen aurka jokatzen zuen, Urtarrileko 20an jokatu behar zen partida atzeratua, Anoetako zelai lokaztsu batean. Zarautztarren entrenatzailea, Cesar Vidal, bere jokalariei esan zien partidua mantsotzea eta Bera Berari baloia ukatzen saiatzea, haien aurrelari gogorren bidez.

Norgehiagokako lehenengo zati erdia Zarautztarrek menderatu zuten, baina gure jokalarien defentsa onarekin eta touche onarekin haien zelaira jokatzera joan ginen, partidua menperatuz eta atsedena baino lehen hiru entsegu lortuz.

Bigarren zatian zarautztarrak haien 22an sartuta egon ziren denbora luzez, Spoiren joko minutu bikainak ikusiz, baloia aldez-alde mugituz. Baina zarautzek defentsa bikaina egin zuen adore handiz.

Partidu bukaeran Adriánek zelai erdian baloi bat moztea lortu zuen eta korrikaldi azkar batekin entsegu zonara iristea lortu zuen, gure taldearentzat bonus puntua lortuz. Zarautztarrek haien entsegua lortu zuten partidu bukaeran jokaldi on baten bidez.

Pena bat Unai Bayonen eta Ketxusen lesioak, animo handiak bioi!

Spoireri bi partidu gelditzen zaizkio liga bukatzeko eta jadanik ia ia sailkatuak gaude playoffa jokatzeko. Hurrengo astean Arratiko Zekorrak jasotzen ditugu Anoetan. Etor zaitezte ikustera!

Hasierako hamabostekoa: Pete, Thunder, Etxebeste, Azkue, A. Mitxelena, Adarraga, Guerri, Oriol, Adrián, A.Mitxelena, Adellac, Larraz, Bayon, Freddy eta Doroteo. Aulkitik: Ketxus, Mame, Zumeta , Pires, Luis Diaz, Sorondo, Sola eta Bortx.

Entseguak: Alberto Mirtxelena , Larraz , Guerri eta Adrián. Albertok 3/4 ostikada sartu zituen.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores