Bera Bera

Select your language

Pasaden Urtarrilak 28 igandea, ligako partidurik zailenetarikoa izan zuen Termas Bera Berak. Gaztedi izan zuten aurkaritzat; maila altuko taldea, esperientzia handikoa.

Partidak ez zuen itxura ona hasieran; entrenatzaile ofizialak ez ziren joan eta plantila erdia gaixo, azterketetan edota lanean geratu zen. Nahiz eta egoera kaskarra izan, 12 jabata joan ziren Gamarrara, errugbian jokatzeko asmoz, eta lokatzetan blai bukatu zuten denek. Lehen inpresioak ez ziren onak izan, Siberiako zelaia lokaztuta baitzegoen. Aldagelan, ordea, ordezko entrenatzailearen hitzaldiak motibatu zituen jokalariak. Beroketa gogorra egitera behartu zituen, plakajeak eta guzti. Txispa berri honek zelaira hasiera hasieratik entxufatuta ateratzeko balio izan zuen. Askoz hobeto kokatu ziren urdinezkoak, touche arin arina, kontzentrazioa, plakajeetan denak aritu ziren fin eta itundutako meleek bidea erraztu zuten. Bera Bera, 12 jokalarirekin eta aldaketarik gabe; errugbian hasiberriak direnak, urteak daramazkitenen aurka. Markagailuak 42-0 bukatu zuen arren, jarrera eta zelaian egindako lana Inhauteri asteburuan hasiko den fase berri honi hasiera emateko modu bikaina izan zen.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores