Bera Bera

Select your language

Baliogabetutako entsaioen bolada ez da bukatu Termas Bera Berako jokalarientzat. Igandean Bilboko Unibertsitarioaren aurka Anoetan jokatutako partida porrota gordin batekin amaitu zen, nahiz eta etxekoek garaipena eskuratzea espero zuten. Ez zen horrela izan.

Donostiarren intentsitatea aldizkakoa izan zen, momentu batzuetan aurkariak baino hobeto aritu ziren atakean, baina defendatzeko garaian ez zuten maila altua erakutsi. Partida hasi bezain pronto, horrelako akats batek zehaztu zuen urdinezkoen porrota. Zelaiaren egoerak ere partida baldintzatu zuen. Bilbotarrek entsaio marrara gerturatu ziren bi alditan lortu zituzten puntuak markagailuan. Bera Berakoak, aldiz, ez ziren gai izan puntuak egiteko. Arnold gertu ibili zen eta Claudiak egindako entsaioa baliogabetu zuen epaileak. Iritsi zen bakarra Setién izan zen, Monikaren transformazioaz gain, zigor kolpe baten ondorioz. 8-10 triste batek ez zuen beteziki zapore gozoa utzi jokalarien ahotan.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores