Bera Bera

Select your language

Termas Bera Berak porrota gazi gozoa izan zuen Gernikaren aurka pasaden igandean. Donostiarrek aldaketa bakarra zuten arren, plakaje gogorreko aurkariekin ahal izan zuten, eguraldia lagun ez zutela.

Bizkaitarrak segituan jarri ziren lehenak markagailuan, partida hasi eta minutu gutxitara egindako ensaioarekin. Hala ere, Bera Berak defentsa sendotu eta ensaio marrara iristea lortu zuten. Touche jokaldi baten ostean, etxeko taldea gertu ibili zen puntuak eskuratzeko, baina arbitroak Claudiak egindako ensaioa ezeztatu zuen, Bera Berakoak ados egon ez arren eta kanpoko taldearen harridurarako ere bai.

Atsedenaldiaren ostean Gernikak bigarren ensaioa egin zuen, urdinezkoen defentsa ahula eta kontzentrazio faltaren ondorioz. Hurrengo 23 minutuetan donostiarrak txukun ibili ziren. Azpimarratzekoa da Enararen debuta, zelaian taldeari indar handia ematen dion ostikalaria. Clara ere fin aritu zen plakajeetan, batez ere gorbateroetan, altu doazen horietan. Beste batzuetan Claudia aritu izan den bezala. Honek aldiz, baloiari ematen saiatu eta ukitu ere ez zuen egin Gernikarren aurkako partidan. 0-17 bukatu zuen markagailuak, Errege eguneko opari, zapore onarekin amaitu zuten jokalariek. Lanean jarraitzen dute Bilboren aurkako partida prestatzeko, igande honetan goizeko 10:00etan miniestadioan.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores