Bera Bera

Select your language

Abenduaren hirugarren asteburuan jokatuko duten partida buruan; gogor ekin diete entrenamenduei Termas Bera Berako neskek. Azken norgehiagoka porrotean bukatu bazen ere, donostiarrak zelaian hobetutakoa erakusteko gai izan ziren.

Partida interesgarria izan zen, plakaje ugari egon zen eta defendatzeko garaian indarrez aritu ziren. Aurkariak toucheetan hobeto ibili ziren, baina meleetan Bera Berako jokalariak gailendu ziren; Asier Landart entrenatzaile fisikoari esker eskuratutako indarra argi asko erakutsi zuten. Penaz despeditu dute Asier, izan ere, aste honetan taldea utzi du.

Gauza on asko ikusi ahal izan ziren urdinezkoen zelaian, batez ere hauen jarrera eta kasta. Ensaio bakarra markatu bazuten ere, zapore onez joan ziren jokalariak aldagelara, markagailuak 5-29 markatzen zuela.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores