Bera Bera

Select your language

Urriak 29ko partida izan zen denboraldiko erronka handiena Termas Bera Berako jokalarientzat.Iruñara jo zuten, La Unica Rugby Taldeari aurre egiteko asmoz.

Aurkaria askoz ere indartsuagoa zen, jokoa ondo banatzen jakin zuena eta rugbyaren oinarriak argi asko landuta zituena. Hau horrela, donostiarrek egoerari aurre egiten jakin izan zuten; aurrelariek gogor egin zuten lan, melé guztietan hortzak erakutsiz erantzun zuten. Plakaje txukunak ere ikusi ziren, Arrate, Ainhoa eta María nabarmendu ziren. Norgehiagoka 73-0 batekin amaitu zen. Diferentzia nabarmena izan zen arren, Bera Berako jokalariak gero eta hobeto mugitzen dira zelaian, jokoa gero eta garbiagoa da eta jokalari berriak badoaz taldean haien lekua egiten. Nahiz eta porrota jaso, eta Josuneren lesioa nahiko larria izan, donostiarrek hirugarren zatiaz gozatzen jakin zuten, etxekoek haien papera modu bikainean betez; janaria, edaria, kantuak eta dantzekin giroa alaituaz. (Foto: F.BERETERBIDE)

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores