Bera Bera

Select your language

Igande honetako partida ez zen orainarte egindakoen artean onena izan, hori argi dago, baina garaipena eskuratu zuen Termas Bera Berak. Markagailuan 19-10 batekin amaitu zen norgehiagoka.

Joko liskartua izan zen Ordizikoen aurka izan zutena, eta honek ekarri zuen emaitza hertsia. Joko ordenatua egiteaz urruti egon ziren, eta une askotan donostiarrei kasta falta izan zitzaien. Orkli Ordiziak gogor estutu zutenean plakaje sendoekin erantzun zuen Bera Berak.

Monika Aizpitarte kapitainak eskuratutako transformazioei esker ere puntuak lortu ahal izan zituzten. Clarak, inorren bultzadarik gabe pairatu zuen erorketa izan zen partidako mugimendu esanguratsunetarikoa; "Bota bateko lokarria, bestearen tako batekin korapilatu zitzaidan, baina berriak direlako da", azaldu zuen.

Aste honetan gogor lan egitea egokitzen zaie jokalariei, izan ere, La Unicaren aurkako partida dute hurrengoa; ligako talde geldiezina.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores