Emakumezkoen Termas Bera Berak nahikoa emaitza gozo izan zituen, pasaden larunbatean Logroñon Marzola Riojaren aurkako porrota iritsi zen arte.
Autobusa hartzera behartu zuen partidak, eta eman zuen zer eztabaidatu bidaian zehar; prestatzen ari diren rugby festa, besteak beste. Zelaira ez ziren jarrera biziaz atera, arratsaldeko hiruetako eguzki errioxarrak ere ez zuen batere lagundu. Donostiarrek akatsak errepikatu zituzten partida osoan zehar eta melé eta toucheak ez ziren espero zirenak izan. Orain kolpeak sendatzea besterik ez da falta, batez ere Marenek buruan jasotakoa, begi ubeldua utzi ziona. Baita Mariak buruan jasotakoa ere, segituan burua handitu ziona. Bi aste barru Orkli Ordiziaren aurka jokatuko duten norgehiagoka buruan edukita, azken porrotak pilak kargatzeko balio izan dio Bera Berako nesken ekipoari.