Bera Bera

Select your language

Denboraldiaren hasierarekin etorri zen Termas Bera Berako nesken lehen garaipena. 70 minutu luzeren ondoren, estu estu ibilitako markagailua 26-25 batekin amaitu zen. Durango Nissanen aurkako partidak zapore gozoa utzi zuen etxeko entrenatzaile eta jokalarien ahotan.

Aurkarien eskarmentua zela eta, partida zaila izango zela espero zen, baina honek piztu zuen donostiarren kasta. Plakajeetan Maria, Clara eta Arratek erakutsi zuten sendotasuna. Josuneren ziurtasuna mele-erdiko postuan eta trasformazioetan Monikaren abileziak  emaitza zehazteko balio izan zuten. Maitek beste inork ikusi ez zituen tarteak erabili zituen, Oihane plakaezin egon zen partida osoan zehar eta Marenen korrikaldiak gero eta gertuago egon ziren baloiak makilen tartean amai zezan. Castillo, Julia, Fabiola, Julene, Ana, Baxi, Terese eta Aniren jarrera aparta izan zen atakatzeko garaian. Lesionatuta daudenak bete zuten aulkia, animatzeaz nekatu ez zirenak. Denboraldia estreinatzeko modu ezinhobea izan zen, aurkariek ere borroka itzela egin ostean, sentsazio onarekin geratu ziren jokalariak.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores