Bera Bera

Select your language

Termas Bera Berak atzo jokatu zuen denboraldiko bigarren lagunartekoa gipuzkoarren zelaian (lehenengoa Marzola R.C. Riojaren aurka izan zen, Errioxan). Topaketa Orkli Ordiziaren aurka jokatu zuten, eta etxeko taldeak menderatu zuen.

Donostiarrek lehen zatian (hogei minutuko hiru zati jokatu ziren) bi kokalari utzi zizkietan aurkariei; Maren, derbian entsegu gehien egingo zituena, eta Maddi. Istilu txikiak bazter batean utziz, (Maitek jaso zituen kolpe zein oinkadaren ondorioz, konorterik gabe delditu zen segundu batzuez), konbinatu easotarrak markagailuan aurrea hartzen jakin zuen eta gutxinaka puntuak eskuratzeari ekin zion.

Bigarren zatian Castillok eta Ainarak (momentu askotan abilezia bikaina erakutsi zuena, bai rugbyrako baita futbolerako ere) eskeini zieten laguntza aurkariei. Horrezkero, Marenen korrikaldi eta entseguak Clara eta Oihanek egindakoei gehitu ziren, etxeko taldeari abantaila zabala emanez. Azkeneko hogei minutuetan zehar Josune eta María izan ziren beste aldera igaro zirenak (hasiera batean Bera Berako jokalariak horrelako bi izarrei aurre egiteko beldurrez egon arren), baina topaketaren emaitza nahiko argi zegoen ordurako. Partida 36-10 polit batekin amaitu zen, jokalarien kasta eta indarraren isla izan zena.

Borrokaldi honek zapore ona utzi zuen denboraldiko lehen partidari aurre egiteko. Igande honetan izango da Anoetako miniestadioan, Durango Nissanen aurka. Denak zaudete gonbidatuta.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores