Bera Bera

Select your language

Egin zaitez Gipuzkoa Sortzeneko bazkide

Zure laguntza funtsezkoa da hazten jarraitzeko

Gozatu Ohorezko B Mailako 14 jardunaldiez Zarauzko Asti zelaian.

Denboraldi osoko egutegia hemen ikusi dezakezu. Lehenengo jardunaldia urriak 5ean izango da.

Abantailak:

- Partida guztietarako doako sarbidea
- Partida bakoitzean: txorizo edo tortilla pintxo 1 DOAN txartela erakustean
- Ongietorriko opari berezia

25/26 denboraldirako bazkide tarifa:
- Arrunta: 50 €
- Erretiratua/langabea: 35 €
- Gaztea (18-25 urte): 35 €
- Adingabeak: doan (ez bazkide)

Joaten zaren lehen partidan jaso ahal izango duzu txartela.

Zatoz zelaira errugbi onenaz gozatzera eta bultza ezazu Gipuzkoa Sortzen taldea Ohorezko A Mailara igo dadin.

Iaz kolaboratzen bazenuen, ez duzu ezer egin behar.

Klikatu estekan bazkide bilakatzeko.

 

ZER DA GIPUZKOA SORTZEN?

Gipuzkoa Sortzen joan den denboraldian, 2024ko irailean, Gipuzkoan goi errendimenduko errugbia sustatzeko sortutako proiektua da. Bera Bera errugbi taldeak osatzen du, Zarautz eta Lasarte ‘Beltzak' taldeekin lankidetzan, eta gizonezko hiru talde ditu, honako maila hauetan lehiatzen: Ohorezko B Maila, Euskal Liga 1 eta Euskal Liga 2.

Hiru lehiaketa taldeak Gipuzkoako hiru taldeetatik datozen jokalariek osatzen dituzte. DHBko lehen taldeak Zarauzko errugbi zelaian jokatuko ditu etxeko partidak, Astin. Partida horietako bakoitzerako sarrerak 6 €-ko prezioa izango du, bazkideentzat eta adingabeentzat izan ezik, horiek doako sarrera izango baitute. Bigarren eta hirugarren taldeek Puio eta Lasarteko zelaietan jokatuko dute eta partidetarako sarrera doakoa izango da.

Aurreko denboraldian sortu zen proiektu honen helburu nagusia lehen taldea gizonezkoen Ohorezko A Mailara igotzea da, Gipuzkoako errugbiak maila gorenean ordezkaritza handiagoa izan dezan. Gaur egun talde bakarra dago maila honetan jokatzen, Ordizia. Bestalde, Hernanik Ohorezko Elite Mailan jokatzen du, DHAren eta DHBren artean dagoen lehiaketa maila berri batean, Espainiako errugbiaren bigarren maila gisa ezartzen dena.

Denboraldi honetan, Ohorezko B Mailan, gure lehen taldea gipuzkoar bakarra izango da. Euskal Ligako 1. eta 2. mailetan gure bigarren eta hirugarren taldeekin Arrasate, Atlético San Sebastián, Eibar eta Txingudiko talde gipuzkoarren aurka lehiatuko gara.

Emakumezkoen taldea Orbinox Gipuzkoa Sortzen bezala arituko da denboraldi honetan 1. Euskal Ligan, eta etxeko partidak Puio zelaian jokatuko ditu.

 

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores