Finalaurrekoa AVK Gipuzkoa Sortzen gizonezkoen lehenengo mailako taldearentzat Elorrioko San Roke zelaian. 7 puntuko aldea iraultzea dagokie. Azken jardunaldia S16entzat, lidergoa jokoan; aukera ona Lekarozen S18entzat, eta igandean eskolaren ate irekiko entrenamendua Puion.
Gizonezkoen bigarren taldeak urteko partida erabakigarriena jokatuko du larunbat honetan: ligako finalaurrekoaren itzulera. Joanekoan 23-30 galdu ostean, 7 puntuko aldea gainditu behar du Gipuzkoa Sortzenek maiatzaren 31n Gasteizen jokatuko den finalerako sailkatzeko. Partida San Roken jokatuko da, 17:00etan.
AVK Bera Bera Txinbaz Sub 18 taldeak Lekarozen jokatuko du etxeko bezala, larunbatean 11:00etan, Iruñaren aurka. Sailkapenean puntu bakar bateko aldea dago, eta aukera polita da aurrerapauso bat emateko.
S16 -ko neska mutilak liga erregularreko lidergoa jokoan izango dute larunbatean, 13:30ean, Puion. Garaipena funtsezkoa da lehen postua bermatzeko eta Getxo bigarren sailkatua baztertzeko.
Bultz Bera Bera errugbi eskolak entrenamendua egingo du igandean 9:00etan Puion. Beti bezala, ate irekiak izango dira eta edonor etor daiteke errugbia probatzera. Amatxoek ere Blasfemmes taldearekin parte hartu dezakete!