Larunbat eguerdian finala Atsobakarren AVK Gipuzkoa Sortzenentzat, Lehen Maila Euskotarrean playoff-etarako postu bat lortzeko, eta Astin partidazo handia DHBn Getxo liderraren aurka. Eskolak, berriz, ahaztezina izango den asteburua biziko du Cisnerosen Txapelketan.
Lehen Mailako taldeak larunbatean Atsobakarren jokatuko du, Menditarraken aurka, laugarren postua jokoan duelarik. Joanekoan 20-0 galdu genuen, beraz, ondo jokatu beharko dugu Elorrio, Bilbao eta Getxoren aurkako finalaurrekorako txartela lortzeko.
División de Honor B-ko taldeak berriz, larunbatean Astin jokatuko du liderraren aurka. Bigarren itzuliko partidarik onenetako bat izango da. Bi talde handi aurrez aurre: indarrez eta joko mailaz elitean egon behar zuten bi talde.
Bestalde, Bultz Bera Bera Eskola (S14 eta S12) Madrilera joango da asteburu honetan, Central zelaian jokatuko den Cisnerosen nazioarteko jaialdian parte hartzeko. Bizipen hauek ez dira inoiz ahazten.