Asteburu honetan partida gutxi, baina onak gure taldeentzat. Hirugarren gizonezkoen taldea larunbatean Logroñon liderraren aurka arituko da, neskak igandean Sarara joango dira, eta Bultz Bera Bera rugby eskola gogor entrenatuko da Puion.
AVK Gipuzkoa Sortzen emakumezkoek igandean 10:30ean jokatuko dute Sara-n, Euskal Ligako B multzoko laugarren jardunaldian. Sailkapeneko bigarren postuan daude eta Logroñon garaipen sendoa lortu ostean, Sarako Izarrak taldeko neskak ere aurkari gogorra izango dira. Haiek partida bat irabazi dute, beraz, ez gara fidatuko eta taldea garatzen jarraituko dugu.
Gesalaga Okelan Gipuzkoa Sortzen bigarren mailako taldea larunbatean lidergoa duen Envases Rioja Rugbyren aurka arituko da. Liderrak 43 puntu ditu eta oraindik ez du partidarik galdu. Gure mutilek bosgarren postuan daude, sailkapeneko erdigune beroan. Partida larunbatean izango da, 16:00etan, Pradoviejo mitikoan.
Bultz Bera Bera Rugby Eskolak gogor entrenatuko du igandean 9:30etik aurrera Puion. Ateak beti zabalik daude, beraz, lagun bat ekarri eta gure kirola probatzeko aukera paregabea da!