Urteko azken partida Ohorezko B Mailako eta Euskal Ligako lehen mailako taldeentzat larunbat honetan, eta asteburuko txistorra erreko duen eskolaren entrenamendua igande goizean.
Gesalaga Okelan Gipuzkoa Sortzenek Ohorezko B Mailan Uni. Bilbao taldea hartuko du larunbatean, hilak 21, 13:00etatik aurrera Astin, Zarautzen. Fran Puertasen mutilek sailkapenean puntuak murrizten saiatuko dira zortzigarren jardunaldi garrantzitsu honetan. Uni. Bilbao laugarren postuan dago 24 punturekin, gure mutilek baino 7 gehiago.
Uni. Bilbao azken bi partidak galdu ditu, Gernika eta Getxoren aurka, baina entseguak sartzen jarraitu du. Sailkapenaren erdiko eta beheko aldeko talde guztiei ondo irabazi die.
Gure mutilek partida ona jokatu zuten aurreko jardunaldian, Getxon 70. minutura arte berdinketa mantenduz, eta aurreko partidak konfiantzaz irabazi zituzten. Partida lehiatua eta zirraragarria ikusiko dugu.
AVK Gipuzkoa Sortzenek liderra hartuko du, Elorrio, larunbatean 16:00etan Anoetan. Partida zaila izango da, baina Ohorezko B Mailako taldean postu bat lortzeko maila erakusteko aukera ona.
Betsaide Elorrio bakarrik doa lider 8 garaipenekin, horietatik 5 bonusekin, eta porrotik gabe. Ohorezko B Mailan jokatzeari uko egin dion taldea da, baina kategoria horretan jokatzeko maila sobera du. Horregatik, Etor Goikoetxearen mutilek erakutsi behar dute liderra garaituz lehen taldean lehiatzeko gai direla.
Gure gazteek derbia irabaztetik datoz eta dinamika onean daude, konfiantzaz beterik. Harmailen babesa espero dugu partida dinamiko eta polita izango den honetan.
Bultz Bera Bera Rugby Eskolak igandean gogor entrenatuko du Santo Tomas egunean egindako gehiegikeriak erreko dituen entrenamendu ireki batean, 9:30ean Puioko rugby zelai berrian, Errondoko gainean.
Iván Lazpita (S18), eta S16ko Oihan Iraeta, Aitana Lazcano, Ahinitz Matxain eta Santiago Olivera Euskal Selekzioaren deialdirako hautatuak izan dira CESA 2025en Valentziako Erkidegoaren aurkako partidetarako. Zorionak!