Bera Bera

Select your language

Gaixotasunaren aurkako borroka babestu botetan lokarri arrosak jarriz. Bera Berako errugbi-ataletik elkartasun-ekimena jarri dugu abian Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin batera, urriaren 19an. Kolore arrosako zapatila-lokarriak jarri ditugu salgai, tumore mota honen aurkako borrokaren ikur gisa. Euskadiko emakumeen artean ohikoena da, eta 1995etik (Osakidetzak Bularreko Minbizia  Goiz Detektatzeko Programa abian jarri zuenetik) ia 12.000k pairatu dute.

Emakume hauenganago gizarte-babesa ikusarazteko, urriaren 16tik 22ra bitarteko astean ahalik eta kirolari gehienek beraien bota edo zapatiletan lokarri arrosak erabiliz entrenatu eta lehiatzea nahi dugu.

Helburu desberdinak ditugu:

  • Emakumeak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea detekzio goiztiarreko programetan parte hartu dezaten eta, aurretik, bularrak aldizka aztertu ditzaten edozein sintoma edo anomalia antzemateko.
  • Gaixotasuna duten pertsona guztiei gure elkartasuna eta babesa erakustea.
  • Katxalinen, Bularreko Minbizia edota Minbizi Ginekologikoa duten Emakumeei Laguntzeko Gipuzkoako Elkartearen lana bultzatzea, elkarte honi ematen baitzaio kanpainaren bidez bildutako diru guztia.

Lokarri solidarioak 5€-ko salneurrian daude salgai (pare bakoitzeko). Manteo kiroldegian eta Puioko errugbi-zelaian eros daitezke (astearte eta ostegunetan).

Bera Bera Rugby Taldeak kirolari guztiak animatzen ditu elkartasun-lokarri hauek erostera, bularreko minbizia duten emakumeei eta euren familiei babesa erakusteko. 2022an hasi genuen ekimen hau eta etorkizunean ere eutsi nahi diogu.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores