Bera Bera

Select your language

Iritsi da gure finala. Asteburu hontan Hernani errugbi taldea dator Anoetako mini estadiora.

Larunbatean, apirilak 23, 17:30etan, gure mutilek finala jokatzen dute. Hernaniren aurka irabazi, eta Eibarrek Uribealdea taldea menpean hartzeak, automatikoki libratuko gintuen play off-etik.

Egoera hil ala bizikoa da guretzat, eta zalegoaren laguntza guztia beharko dugu. Badakigu sufritzen dakien talde bat dugula. Izerdiak aterako ditugula eta kementsu jardungo dugula partida guztian zehar.

Dakigun bezela zein talde daukagun aurrean, eta ez dutela ezer ez oparituko.

Beraz, lehia polita larunbatekoa. Ohikoa izaten da esatea, baina zalegoak 16garren jokalaria izan behar du, taldeak behar du.

Bertan ikusiko dugu elkar!

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores