Bera Bera

Select your language

AVK Bera Bera 10-41 Vithas Gaztedi

10-41, atzo Anoetan ikusi ahal izan genuen partidaren emaitza. Gaztedik taldea sendotu du atzerriko fitxajeekin eta hori nabarmen islatu zen zelaian. Ez zen joaneko partida bera izan eta gazteiztarrak nagusi izan ziren ia fase gehienetan.

Kontraerasoan harrapatzen saiatu ginen eta nahiz eta metroak irabaztera iritsi, gauzatzeko gai ez ginen izan .

Fase estatikoetan ere kamuts, uztartzeetan majo sufritu genuen, nahiz eta dena esate aldera, Aitor Angiozar eta Aratz Goikoetxea kapaz diren atzeraka doaz uztartze batetatik ateratako baloia baloi erasokor bihurtzen. Baina ez zen nahikoa izan eta ezbairik onartzen ez duen emaitza markagailuan.

Betiko moduan, eta ez gara nekatuko gure jokalari eta entrenatzaileen kemena txalotzen. Aldeko haizea dagoenean erraza bait da jokatu eta gozatzea. Eta aurtengo denboraldia, xamurra ez beste guztia da, beraz, jaso kluba eta zalegoaren txalo zaparrada eta bildu kemena hurrengo erronkari eusteko.

La Unica 30-23 Termas Bera Bera 

Larunbatean Termas Bera Bera Nafarroako hiriburura joan zen La Única-ren aurka jokatzera. Jokinek, Laurak eta Ametsek autobusez bidaiatu zuten partidaren aurretik azken jarraibideak emateko eta bide batez bendajeetarako, eta partidaren aurreko tentsioak eta urduritasuna apur bat murrizteko. Batzuetan aldageletarainoko ibilaldi amaigabearen ondoren, errituala hasi zen. Eta partida hasi eta ordubetera gureak prest zeuden beroketa eta ekintzarako. Clara, belauneko lesioa sendatu berritan, titular izango da, eta Adriana, bere epeletik eta peronetik, ordezko. Bi jokalari hauen itzulera asko espero zen, erabakigarriak izan ala ez, dena zelaian utziko zuten.

11. minutuan inauguratu genuen markagailua Albak eraldatutako zigor kolpe batekin, baina 10min geroago iritsi zitzaigun lehen entsegua.

Gureak hotz samar hasi ziren, toucheak ez ziren espero bezain ondo ateratzen, eta horrek etsipena sortzen zuen. Ez ginen oso sendoak plakajeetan, eta horrek aukera ematen zion Bakarrari baloia gehiago mugitzeko, eta horrela, pixkanaka, hegaletik batez ere, Bakarra helmugara iristea lortzen zuen.

Lehen zatiko partziala 20-6 izan zen. Bigarren zatian bakarrik hobetu zitekeen, 10-17ko partzialarekin baina beste behin ez zen nahikoa izan. Batzuetan ezinezkoa da 4 entsegu 0 emaitza bati buelta ematea, eta horrela izan zen.

Indartsuagoak ginen melean, baina batzuetan ez dugu nahikoa konfiantza gure gaitasunetan eta hori erabakigarria izan daiteke alderdi batean. 3/4a ikusgarria izan zen defentsan eta ezin dugu esan erasoan nola aritu zen ia baloirik izan ez zutelako.

Emaitzaz gain, honako hauek dira partidako albiste txarrak: Clararen ukondoko lesioa (laster sendatuko dela espero dugu) eta Adrianaren agurra datorren denboraldira arte (lanagatik).
Anak eta Ainarak sorbaldan min hartutako bi jokalariak eta Maite Lasaga berreskuratzen jarraitzeko albiste onaren zain jarraitzen dugu.

Hemendik zorte on opa izatea La Única-ri gainerako partidetan, horrela jarraitzen badute, ziur lortuko dutela euren helburua.

Eta honekin guztiarekin, lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen, 2 partiduk liga bukatzetik bereizten gaituzte, nahiz eta sailkapen taulan dugun posizioa ez den asko aldatuko. Martxoak 12-13an Uni Bilbaoren aurrean etxean eta martxoak 28-29 Arrasate-Ordiziaren aurrean han.

¡AUPA Bera Bera!

Sarako Izarra 61-00 AVK Bera Bera

Ez dakigu errugbian jokatzen, gogorra dirudi esatea, baina hori da dagoena. Ukipeneko baloi bakoitza drama bat da, edo baloia erortzen zaigu, edo kontrarioak lapurtzen digu, edo zigor-kolpea egiten dugu. Konfabulazio astral baten bidez hiru fase jarraian egitea lortzen dugunean, edo paseak ematen xahutzen dugunean aurkariari erronka jo gabe, edo txandako hartzaileak erabakitzen duenean partida baloiarekin inmolatuz bakarrik salbatu behar duela, berdin dio erasoa 4 baten aurkakoa izatea, atzo pare bat aldiz gertatu zen bezala. Harritu egiten gaitu kontrarioa oldarkorra denean lurrean, eta inri gehiagorako mundu bat behar izaten dugu kokatzeko. Gure etsairik txarrena gara, argi eta garbi.

Horregatik gaude sailkapenean, eta horregatik, atzokoaren moduko talde garbi eta ofiziodun batek 61 puntu sartzen dizkigu, apelaezina. Ezinezkoa da irabaztea baloia daukagunean kontrarioari jabetza ematen tematzen bagara.

Eta panorama ez oso itxaropentsu horrekin jokatuko dugu datorren asteburuan Irunen aurka. Ea eguzkia nondik irteten den.

 

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores