Bera Bera

Select your language

DHB Uribealdea vs AVK Bera Bera

Larunbatean, urtarrilak 15, Atxurizubiko zelaian arratsaldeko 16:00etan, lehen taldeko mutilek zorroa puntuz betetzen jarraitzen saiatuko dira. Oraingo hontan Uribealdea taldea edukiko dute parean.

Talde zaildua eta experientzi handikoa da, jokoa ixten espezialistak eta partidua euren nahierara moldatzen iaioak.

Aurreko asteburuan Zarautz irabaztetik datoz, eta bi taldeok gaude puntu gosez, beraz, ikusi ahalko dena izango da bi joko proposamen ezberdin, baina irabazteko asmo berdina.

Covid kasuak gora behera, zenbait lesio oraindik berreskuratzeke, baina egiari zor Gorkar Buenoren taldeak beti ateratzen duela arnasbideren bat eta beti aurkezten dela arriskutsu partida guztietara.

Animo eta partiduaz gozatzera mutilak!

Termas Bera Bera vs La Única RT

Larunbatean, urtarrilak 15, Anoetako miniestadioan arratsaldeko 14:30etan, gure neskak hirugarren jardunaldiko partida atzeratua jolastuko dute Iruñako La Única taldearen aurka. Partida parekatua, Eurochallenge Euskal ligako finalistak neurtuko dira larunbatan. Euskal ligako sailkapena oso estutua dago, bost talde 4 puntuko diferentziarekin bai daude. Otsemeen jokua hobetzen ari da eta Larunbateko partida azterketa ona izango da, gure taldea non dagoen jakiteko. Zatozte guztiak taldea animatzera larunbatan.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores