Bera Bera

Select your language

Urte berri on guztioi!

AVK Bera Bera - Palencia

Urtarrilaren 8an, Bera Berako lehen taldeak Palenciaren aurka jokatuko du. 17:30etan Anoetako estadio txikian. Taldeak puntuak behar ditu bai edo bai, eta datorren urtarrila oso interesante dago lehiaketa aldetik. Izurriteak izurrite, eta eragin zuzena daukala jakinik, puntuatzera aterako da taldea larunbat hontan.

Pixkanak zenbait jokalari berreskuratu ditugu, tartean Ander Txusta jokalari trebe eta gaztea, baina adibidez, Anton Legorburuk oraindik bi aste itxaron beharko ditu lehiatzen hasi aurretik.

Baimen eta bedeinkapen guztiak beteta, harmailetan ikusi nahi zaituztegu taldea animatzen.

Larunbat arte!

Termas Bera Bera - Cominter Tisu Hernani

Eguberrietako geldialdiaren eta bertan behera uzten ez gaituen pandemiaren ondoren, euskal ligako txapelketaren jardunari eta bigarren itzuliari ekin genion berriro. Termas Bera Berak Hernaniren aurka jokatuko du larunbatean 13: 00etan Kote Olaizola Miniestadioan. Hernanik 5 partida jokatu ditu ligan eta horietatik 2 bakarrik galdu ditu, La único eta Gaztediren aurka.

Joaneko partidan Hernani jaun eta jabe izan zen eta 26-14 irabazi zuen markagailuan. Bera Berak ilusio handiz egingo dio aurre errebantxa honi, eta ziur nago ez dituela ikusleak axolagabe utziko.

AVK BERA BERA B- BETSAIDE ELORRIO

Bigarren taldeak, partida zaila dauka larunbatan bigarren postuan sailkatuta  dagoen Betsaide Elorrioren aurka. Etor eta Alvaroren mutilak ezin izan dute nahi bezala entrenatu COVID dela eta, baina badakite, defentsan lan asko egin behar izango dutela eta baloia eukitzerakoan, ondo jokatu eta puntuak lortu behar dutela. Larunbat arratsaldean 14:30-tik aurrera Anoetan hasiko da partida, espero degu jendea animatzera etortzea.  

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores