Bera Bera

Select your language

 Abenduak 11ko larunbatean, arratsaldeko 17:30etan Getxo errugbi taldea edukiko dugu bisitari Anoetan. Errugbiko historiko bat da, dudarik gabe. Iaz jeitsi berritan, aurten berriro goian egoteko taldea eratu dute eta beraien helburuetan lehenengo hiruen artean sartzea dago, ondoren igoera play offa jokatu ahal izateko.

Zarautz errugbi taldea ondo irabaztetik datoz ( 30-3 Paduran) eta laugarren dago sailkapenean, Hernanirekin berdinduta 25 puntuetan. Beraz, Donostiara puntu sorta sartzeko asmoz etorriko dira, bai sailkapeneko puntuetan gehiago edukitzeko, baita averagean ere desberdintasuna lortzeko parekatuta ibiliko diren taldeekin. Gure aldetik, Anton, Txusta, Aitor Angiozar, Jon Gaines eta Noah Unanue, oraindik ezin jokatu dabiltza, baina aurre egiteko talde lehiakor bat aterako da. Oso ondo entrenatu da azken asteotan, beraz, puntuak gure etxean geratzeko saiakera egingo duen taldea badaukagu.

Termas Bera Bera, Jokin, Laura eta Ametsen taldea azaroaren 20tik dago euskal ligan lehiatu gabe. Larunbata 11 13:00etako partida izango da 2021-2022 denboraldian etxean jokatuko duen lehena. Arrasatek eta Ordiziak indarrak batu dituzte, eta liga honetan partidarik irabazi ez duten arren, dena ematera eta liga hau pixka bat zailtzera etorriko da Donostiara. Termas Bera Berak, Bilbon galdu ostean (2 partida galdu ditu liga oso laburrean irabazitako baten aurka), motibazio handiz jokatuko du partida hau, helburua... puntuak etxean uztea!

Espoirek, berriz, Domiberia RC Rioja izango du aurkari. Errioxarrak bosgarren dira sailkapenean, eta etxean Arrasate RTren aurka galdu ostean datoz. Etor eta Alvaritok zuzentzen duten taldeak funtsezko jokalari batzuk berreskuratuko ditu eta aurten gauzak oso ondo egiten ari den talde baten aurka puntuak lortzea espero du. Hori lortzeko funtsezkoa izango da defentsako lerro onari eustea eta partidaz partida sortutako aukerak aldatzen hastea.

 

 

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores