Bera Bera

Select your language

AVK Bera Bera 5-41 Mazabi Independiente de Santander

Atzo, azaroaren 27an, Zarautzeko erbestean jokatu genuen partida Mazadi Independiente Santanderreko taldearen aurka. Talde hau momentuz lider doa eta bertan jazotako emaitzak argitara erakusten du hori. 3-41. 

Anoetako miniestadioan jokatu behar zuen partida, Patronatoaren eskariz Zarautzen jokatu genuen, Maratoia zela eta. Maratoia gaur da eta partida atzo, baina tira, bigarren mailako kirola izatearen gauzak antza. 

3garren minuturako Independientek zulatua zuen gure entsegu gunea. Partidaren %90 gure zelaian jokatu arren, animaleko defentsa egin ostean, lehen zatia 0.24 amaitu genuen. 

Ez zen giro Zarautz aldean eta haizea, hotza, euriari eta taldeko liderrari eusteko Gorka Buenok planteatu zuen jokoa bikain aplikatu zuten donostiarrek. Ostiko bidez beraien bizkarra bilatzen saiatu, eta akatsa etortzean uztiatzen saiatu. 

Uztartze bildu dexente egon ziren irakurleak asma dezakeenez, eta zinez txalogarria izan zen gure mutilek erakutsi zuten sufrimentu kapazitatea.

Ez gera tribuna honetatik nekatuko ekinaren ekinez ateratako partida hauek txalotzen, emaitzari bakarrik erreparatzen ez, baizik eta talde honek egiten duen ahalegina indarrean jartzen. 

Anton Legorburuk min hartu zuen, eskuko behatz bat hautsi zuen eta tamalez daramagun media mantentzen dugu, lesionatu bat partidoko. 

Abenduaren 11ean, hurrengo partida jokatuko degu etxean 17:30etan Getxoren aurka. Getxoztarrak Zarautz irabaztetik datoz, eta igoera fasean kokatu nahi duen talde bat osatu dute. Beraz, atseden asteburua igarota prakak bete lan edukiko ditu talde donostiarrak Anoetan jasoko duen partidan.

UNIV. BILBAO 26-3 AVK BERA BERA B

Espoireren porrota. Oraingoan 26-3 UBR Bilbaoren aurka. Markatzaile handiegia zelaian ikusi zenerako. Marrazki bizidunetako eremu ezin hobea, hotz, ur eta txingor handiko egun batean.

Lesioen eta laneko konpromisoen artean hutsune dexente ditugu, oso talde gaztearekin eta esperientzia gutxiko hainbat jokalarirekin. Hala ere, taldea motibatuta eta partida irabazteko asmoz zelairatu zen. Jarrera ona eta defentsa ona lehen zatian, atsedenaldira 14-3ko emaitzarekin iritsiz.

Bigarren entseguak min handia egin zigun atsedenalditik gertu. Bigarren zatian, touchean eraginkortasunik ez izateak eragin zigun, eta horrek oso jabetza gutxi ekarri zion gure taldeari. Gure aurrelari txiki baina kementsuen borroka gorabehera, ia ez zen baloirik iritsi gure hiru laurdenetara, eta ezin izan genuen jokatu gustatzen zaigunera.

Hainbat aukera izan genituen entseatzeko, baina pazientziarik eta presarik ez zegoenez, ezin izan genuen arrakastarik izan. Dexente egin izanaren sentsazioarekin geratzen gara, baina gehiegi kostatzen zaigu puntuak lortzea. Hala ere, ondo entrenatu ginen eta ilusioa ukitu gabe jarraitzen dugu. Taldea aurrera doa, baina agian ez behar bezain azkar, hain liga lehiatuan.

Orain, atseden aste batekin osatuko gara, eta horrek jokalari batzuk berreskuratzen lagunduko digu. Talde barruan egindako bira ona eta talde hau zein handia den erakusten duen itzulerako bidaia oso dibertigarria nabarmendu behar dira.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores