Bera Bera

Select your language

Larunbat honetan 16: 00etatik aurrera eta salbuespen gisa, Asti zelaian, Zarautzen, AVK Bera Berak Ohorezko B Mailako liderra den Mazabi Santander hartuko du. Donostiako maratoiaren ospakizuna zela eta, Kote Olaizola miniestadioa ezin zen erabili, horregatik partida Zarautzera lekualdatzen da eta hemendik bere abegi ona eskertu besterik ezin diogu egin.

DHBren seigarren jardunaldia zaila izango da AVK Bera Berarentzat, liderra munduko hainbat tokitako jokalari profesionalek osatutako taldea da, baina Donostiako taldea harrobiko talde gazte bati aurre egiten saiatuko da, azken partidetan oso ondo lehiatu baita, puntu oso onak lortuz, eta jokoa hobetzeko fasean jarraitzen du. Liderra 25 puntu lortu ditu, bost garaipen eta bost bonus ofensiboengatik, ze nolako taldearen ideai ematen digun datua.

Zarautzen jende asko ikustea espero degu, euren armekin ahalik eta puntu gehien lortzen saiatuko diren bi talderen arteko partida ikusteko.

Valtecsa UBR B vs AVK Bera Bera B 

Gure Espoir taldearentzat funtsezkoa den partida, larunbatean 16: 00etan El Fango bisitatuko duena Bilboko Unibertsitatearen aurka euskal lehen mailako seigarren jardunaldia jokatzeko. Bi puntuk bakarrik bereizten dituzte bi taldeak sailkapenean, eta Bilboko taldeak irabazten badu, jauzi bat egingo du sailkapenean, beheko aldetik zailtzen has daitekeena. Gure mutilak ondo jokatzen ari dira, baina ez dira jokaldiak zehazten ari, espero dugu bihar duten onena aterako dutela eta azkeneraino borrokatuko direla. 

 

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores