Bera Bera

Select your language

Guesalaga Okelan Zarautz - AVK Bera Bera

Azaroaren 20ena 16:00etan gure mutilek Astiko zelaian jokatuko dute Zarautz rugby taldearen aurka. Hauek Mazabi Independienteren aurka oso partida serioa egitea datoz, eta puntuak behatz puntekin ferekatu zituzten liderraren aurka, beraz, aurreikus daitekeenez azken jardunaldian ihes egin zitzaizkien puntuak harrapatu nahiko dituzte.

Gu enpatatzetik gatoz, jakinda gure partido bakoitzean dena eman beharrean gaudela, eta zeozer ateratzekotan metroz metro eta baloiz baloiz borrokatu beharko dugula.

Partida gogorra beraz aurretik datorrena.

Eguraldi iragarpenek ateri ematen dute, beraz, larunbat arratsalderako plan ezin hobea proposatzera gatorkizue. Goazen denok Zarautza Bera Bera animatzera!

 

Uni. Bilbao - Termas Bera Bera

Larunbat honetan taldea Bilbora joango da Uni Bilbo-ren aurka jokatzera. Aski ezaguna da bi taldeen arteko lehia osasuntsua, denboraldi berean hasi baitziren euskal ligan eta elkarrekin hazten joan baitira.

Uni. Bilbao beti nabarmendu izan da talde gogor eta gerrazalea izateagatik, errespetuz beti motibatuta agertu izan dena gure aurka jokatu duen partida bakoitzean. Hernaniren aurka galdu zuen 36-10eko emaitzarekin eta seguru asko intentsitate handiarekin irtengo dira zelaira.

Guk, Miarritzeren aurka Landaren galdu eta gure jokorik onena egin ez dugunez, jokalari batzuk berreskuratu eta odol berria batu dugu partida honetarako. Bilbora Uni Bilbaorekin berriro elkar ikusteko gogo biziz goaz, zelaira irten (Fangoko belar artifizial berria) eta aurreko asteburuko porrotaren ordaina hartu eta geure buruari zer egiteko gai garen erakusteko. Gure S14 txikiei gonbitea luzatu diegu partidu egun batean gurekin bizitzera etor daitezen. Espero dugu haiekin ospatu ahal izatea beste garaipen bat lortu izana!

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores