Bera Bera

Select your language

Vithas Gasteiz 26-29 AVK Bera Bera

Taldeak 4 puntu ekarri ditu Gasteiztik. Partidu gogorra izan da ezbairik gabe, itxia. 0-10 jarri baldin bagera lehen zatiko 15 minutuetan gainetik, Gaztedi ez zegoen ezer oparitzeko prest eta segituan estutu gaitu.

Mutilek gogotik egin dute lan, oso serio egonda defentsan, erasoko aukerak oso ondo aprobetxatuaz. Hirugarrenean lortzen omen dela garaipena, eta oraingo hontan ere horrela izan da. Lubakietako errugbiaren adierazle izan den partida hontan, aurreko bietako lan serioa azalerazi da.

Izan ere, aipatu genuen bezela, nahiz eta emaitzean galdu, zelaian ikusi zen lantzen ari zen plan bat zegoela, eta pixkanaka hasi da karburatzen taldea.

Oinarekin asmatu egin dugu, aukera eduki dugun guztietan hagetara botaz baloia eta 3naka 3naka puntuak gehitzen joan gera. Nahiz eta 20 minutuz 2 gutxiagorekin egon ( Gartzes anaia bakoitzak txartel hori bana ikusi bait du) , eusten jakin dugu.

Gaztedik jokoa itxi egin nahi izan du, pick&go jokoa lehenetsiz, eta horren bitartez min egin digu. Uztartze bilduetan nagusi izan dira. Lehen zatian aurretik eraman gaituzte, nahiz eta bigarrenean zertxobait eusteko gai izan garen. Eskasak, paretxu ibili gera, bakoitzak bereak eraman ditu, zenbait salbuespenekin.

Sartu den taldea: Borja Gomez, Manuel Gasrces, Pablo Espejo, Jon Garcia, Aitor Angiozar, Mauro Perilli, Javier Garces, Beñat Jaramillo, Aratz Goicoechea, Adrian Arias, Izko Armental, Ander Irazustabarrena, Simon Setien, Unai Bayon, Anton Legorburu, ordezko bezela sartu dira Iker Etxebeste eta Jeremias Gentile.


Peyrehorade-Chalosse-Tartas 15-40 Termas Bera Bera

Termas Bera Berak eurochallenge ligako lehen jardunaldia izan dugu, lehen partida Peyhorade frantziar taldearen aurka. Bagenekien partida zaila izango zela, izan ere, 15 jokalari bildu ginen entrenamendu aste euritsu baten ostean guztiz ezezaguna geneun talde bati aurre egiteko.

Beroketa hasi genuen, partida ordua geroz eta gertuago sumatzean gure kontzentrazio mailak gora egin zuen. Ezusteko batean, jokalarietako bat lesionatu eta horrela 14 jokalarirekin gelditu ginen hurrengo 60 minutuetan. Indarra eta jolasteko grina egoera kaxkarrenetatik atera eta zelaian dena ematera. 

Lehen zatian nahiko parekatu ibili ginen. Oso gogor sartzen ziren eta beraz, gogor aritu ginen denfendatzen. Abantaia gehien bat 3/4etan atera genien, ez ziren gai izan gure azkarrenei gelditzeko. Denborak aurrera egin hala, markagaiuan puntuak pilatzen hasi ziren bi taldeentzat, 10-15 utziz markagailua atsedenaldirako.

Bigarren denboran buru belarri egin genuen gure lana, hasieratik bukaerara. Nahiz eta azken 20 minutuetan zehar jokoa dexente moteldu eta txartel horiak jasotzen hasi bi taldeek, horrek ez zuen eragin eta gure lana egiten jarraitu genuen 15-40 puntuazioarekin partida bukatu zen arte. Han izan ginenok inoiz baino argiago ikusi genuen esfortzuak ematen dituen fruituak.

Jokatu dute: Onditz, Oihane, Baxi, Amaia, Yurri, Gorane, Laura, Karla, Enara, Arrate, Ihintza, Idoia, Leire Gainza, Leire Markiegi eta Leire Bayon.

Aste honetan bide honetatik jarraituko dugu lanean, igandean Landaren 11:30etan Biarritzen aurkako partidatik oraindik sentsazio hobearekin ateratzeko!

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores