Bera Bera

Select your language

Hernani 50-0 AVK Bera Bera

Ez zen espero genuen emaitza izan, berritasun asko eta bide luzea duen taldea dugu. Ez da Bera Beraren XV.ak nahi zuen denboraldi hasiera izan, baina emaitza alde batera utzita errugbi ona jokatu zen Landaren igande arratsaldean. Partida 50-0 amaitu zen, etxeko taldearen alde.

Gorka Buenoren mutilak ez ziren markatzeko gai izan, nahiz eta bi zatietan  aurkako 22an mantendu. Hernanik defentsa sendoa eta aurkariaren zoritxarrak barkatzen ez dituen erasoa zuela erakutsi zuen.

Orain hurrengo partidari begira jarriko gara, Pasek Belenos baino aurkari zuzena izan zena hartuko baitugu.

 

Cominter Tisu Hernani 26-14 Termas Bera Bera

Termas Bera Bera ligan estreinatu da etxetik kanpo jokatu duen lehen partidan, Hernanin. Bagenekien partida zaila izango zela, eta asmatu egin genuen.
Denboraldi-aurreko partidetan ez bezala, gure partidak kontzentratuta eta txukun egon dira partida osoan zehar.
Lehen 20 minutuak hartualdi bat izan dira, eta ez genekien zein aldetara kokatuko zen balantza, baina minutu horiek igarota, eta aurka zigor kolpe asko jaso ondoren, Hernanik lau aldiz gurutzatu duen zuloa aurkitu du.

Hernani oso gaztearekin egin dugu topo, eskura oso ondo jokatzen duen 3/4 azkarrarekin. Gure aldetik, intentsitate gehiago falta izan zaigu, baina batez ere, baloiaren jabetza falta zaigu.

Aste honetan gogorrago lan egingo dugu, larunbatean Gaztedi bisitatuko baitugu eta ziur gaude neurketa zaila izango dela!
 
 
Arrasate RT 66-07 AVK Bera Bera B
Ez daude aitzakiarik. Plakatzen ez badugu eta oldarkortasunik ez badugu, ezinezkoa da kirol hontan irabaztea.
Arrasatek, talde on eta gogotsu, ez du aukerarik eman. Koloreak atera dizkigute. Labanak gurin epelean bezala sartzen ziren.
 
Lehen zati ustela eta bigarrena diskretua. Lidergoa eta jarrera falta zaigu eremu barruan. Lana, gogoa, lan gehiago eta gogo gehiago ditugu aurretikan.
Itsura txarra mailari eutsi nahi badiogu. Arrasate "gure ligako" taldea da eta errepasoa eman digute.
Eskerrak eman nahi dizkiegu hirugarren denboragatik.

S18 AVK Bera Bera 14-22 La Única

S16 AVK Bera Bera 63-10 Zarautz

Denboraldiko lehen partida gaur Kote Olaizola estadioan Zarautz rugby taldearen aurka. Hasiera batean zaila izango zen partida baten aurrean geunden, izan ere talde honek sartzen duen erritmo altuak eta bizitasunak erne egotera behartzen gintuen.

14 jokalarirekin etorri dira, eta horrek baldintzatu ditu, lehen zatian egon bait dira partida barruan. Hala ere, borroka duina egin dute, eta kalitate zantzuak utzi dituzte hainbat jokalarik, haustura faseetan batez ere.

Gure aldetik, lehen lagun artekoan ikusi ahal izan zen bezela, ongi ordenatuak, eskura jokatuz eta jokoaren fase guztietan dominatuz. Azken emaitza 63.10. Lan kolektiboaren erakugarri da. Gerta bait liteke bat gutxiagoren aurka jokatzean egoera konplikatzea, baina heldutasunez heldu diogiu erronkari eta partido barnean mantendu gara momentu oro.

Sentsazio onak orokorrean. Gu ere 15 geunden, aldaketarik gabe. Ondo jokatuta, hobetzeko margin handiarekin. Dinamikarekin segin dezagun eta taldeaz gozatzen.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores