Bera Bera

Select your language

AVK Bera Bera - La Única

Kostata baina Gorka Bueno eta Xabi Martinez-ek entrenatzen duten taldeak atzo jokatu zuen lehen partida. Azken biak antolatu bai, baina arazo bat dela eta beste bat dela, kamustu dute jokatzeko asmoa.

Atzo La Unica iruindarren aurka zen partida. Berez b Ohorezko mailan egon beharko lukeen taldea, baina lehen mailako bi jeitsierek Euskal Ligara arrastratu dutena.

Partida urtean zehar ikusiko dugunaren aurrekari bat izan zela esan liteke. Melean eta fase estatikoetan sufritu egin genuen, baina lortu genituen baloiekin bixi jokatzen asmatu genuen. Horrek erritmo jartzen dio nor gehiagokari eta hortxe egon zen gakoa. Partida hau ere nahiko bajekin hasi genuen, eta esan beharra dago zelairatu ziren jokalariek maila ona eman zutela.

Aurredenboraldiko partidetan emaitza gutxienekoa denez, aipamenik ez egitea erabaki dugu.

Bestalde,hemendik eskerrik beroenak bidali nahi dizkiogu Xabier Amunarriz-eri partida epaitzeko eduki zuen jarreragatik, azken orduan izan bait zen abisatua.

Datorren larunbatean, urriak 9, Gasteizen lehiatuko gara Gaztediren aurka, liga astear aste bete geratuko zaigunean.

 

Termas Bera Bera - Arrasate Ordizia

Joan den igandean, Jokin, Laura eta Ametsen neskek denboraldi-aurreko bigarren partida jokatu zuten.

Astean zehar entrenamenduak oso ondo joan ziren, entrenamenduak ondo joateak eta lan asko egiteak partida ondo aterako zela pentsarazten zigun. Garaipena lortu genuen arren, ezin izan genuen gure errugbirik onena Anoetan zabaldu, eta hurbildu ziren zale kopuru txikiak horren testigu izan zen. Espero dugu hurrengo partidetan jokalariek euren lekua aurkitzea zelaian, eta koordinazioa eta komunikazioa hobetzea. Aipatzekoak dira Lucia, Mariana eta Karla gure gazteen debuta eta Maddi eta Goraneren berrdebuta. Ane eta Aloha faltan botako ditugu denboraldi honetan.

Bisitariak, Arrasatek eta Ordiziak osatzen duten taldea izan zen. Indarrak batu dituzte eta lehen euskal liga talde bakar gisa jokatuko dute. Ordiziako jokalari beteranoak eta Arrasateko hasiberriak konbinatzen ditu, fruitu onak emango dizkien mix bat, eta ziur gerra emango duela denboraldi honetan! Ez ziguten erraz jarri igandean!

Hurrengo partida Hernanin izango da, datorren Urriaren 16an 17:00etan, zuen zain egongo gara!

 

AVKBera Bera B-La Única RT B

Larunbat beroa Anoetan.

La Unicako B taldea genuen aurrean, teorian gainditu behar genuen taldea. Baina ez zen horrela izan, partida oso lehiatua izan zen, 4 entsegurako berdinketarekin amaituz, baina Ituñako taldearen garaipenarekin transformazioen ondorioz.

Asko eboluzionatu behar dugu liga duin bat egin nahi badugu.

Motel ibili ginen, oldarkortasunik gabe une askotan eta huts egin genuen, eta horrela ezin da irabazi kirol honetan.

Aurkariari itxaroten diogu bilatu beharrean, kontaktuan berandu iristen gara, bigunak euskarrian eta, gainera, atzean ez dugu behar adina erronka egiten eta baloi asko galtzen ditugu.

Esandakoa, denboraldi honetan paperak salbatu nahi baditugu, askoz gehiago aplikatu behar dugu, bai entrenamenduetan, bai partidetan.

Intentsitate handiagoz landu behar dugu fisikoa.

Gure alde, talde berri bat dugu, denbora gutxian hazi daitekeena eta hazi behar duena.

 

 

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores