Bera Bera

Select your language

Joan den larunbatean, irailaren 25-a,Denontzat Donostia Race oztopo-lasterketaren lehen edizioa ospatu zen. 400 kirolaritik parte hartu zuten lasterketan, eta ehunka kuxkuxeroren begirada erakarri zuen, Ondarreta eta La Conchako hondartzetan eta hiriko gune esanguratsuenetan barrena.

Eguzkiak zeruan distiratzen zuen laurehun kirolarik baino gehiagok Ondarreta hondartza bete batetik abiatu zirenean Denontzat Donostia Race oztopo-lasterketan parte hartzeko. Lasterketa hau OCRA (Obstakulu Lasterketen Elkarte Nazionala) zirkuituko proba ofiziala da, estatuko hainbat tokitatik Donostiara hurbildu ziren korrikalariek parte hartu zutelarik.

Gizonezkoetan Asier Landart izan zen garailea, Denontzat Irun gimnasiokoa 39:19-ko denborarekin, Ekain Nogueira (Denontzat Hernani) eta Pablo Lluisa (Humanimal) atzetik zituela. Emakumezkoetan, Irati Beorlegi (Brave Bulls) izan zen irabazlea 47:37-ko denborarekin, eta podiumean Oihane Aizpurua (Denontzat Irun) eta Eider Alonso (Denontzat Hernani) sailkatu ziren.

Bera Bera Rugby Taldeak antolatu zuen lasterketa, Denontzat Hernani eta Denontzat Irun gimnasioekin elkarlanean, eta Super Amara, Coca Cola, Artiach, Diario Vasco, MAPFRE eta Aneto izan zituen laguntzaile. Ibilbideak 8 kilometro zituen, eta hiriko leku esanguratsuenak igaro zituen, Ondarreta eta Kontxako hondartzak zeharkatu ondoren, Portura abiatu ziren handik Urgull-eko gazteluraino, berriro alde zaharrera jeitsiz eta udaletxetik eta Alderdi Ederreko lorategietatik itzultzen zen Ondarretako hondartzan amaitzeko.

Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek hainbat oztopo gainditu behar zituzten, indarra, oreka edo bihotz-lana bezalako trebetasunak eskatzen zituztenak. Oztopoak hiriko gune enblematikoetan zeuden, egurrezko piramideak, tirolinak, narrastiak edo donut erraldoi dibertigarriak hondartzak eta Kontxako pasealekua okupatzen zituzten ehunka pertsonen arreta erakarri zuten, eta, bertatik, parte-hartzaile guztiak animatu zituzten ikuskizunaz gozatzen zuten bitartean, irudi gogoangarriak utziz.

Lasterketari amaiera emateko, sariak eta dominak banatu zitzaizkien parte-hartzaileei. Froga honen antolakuntzan, parte-hartzean eta sortutako giro onaren arrakasta ezinezkoa izango zen Bera Bera Rugby Taldeko eta Denontzat Hernani eta Denontzat Irungo 100 bolondres baino gehiagoren laguntzarik gabe. Aste osoan zehar lasterketa muntatzen eta desmuntatzen gogor lan egin zuten, eta antolatzaileen aldetik guztien ahalegina benetan eskertu nahi dugu.

Arrakasta honen ondoren, dagoeneko hasi gara Denontzat Donostia Race lasterketaren bigarren edizioa antolatzen. Ziur gaude etorkizunean, parte-hartzaileen bertaratzea bikoiztu edo hirukoiztu egingo dela, laister, estatuko eta nazioarteko oztopo-lasterketen zirkuituaren barruko erreferentziazko proba bihurtuko delarik.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores