Bera Bera

Select your language

Paul Rosak irailaren 24an, osteguna, hasiko du 22 urte azpiko hondartza-boleiboleko Europako Txapelketa, Turkiako Izmir herrian.

Espainiako selekzioak deitu ondoren, uztailaren hasieran Lorcan kontzentrazioa hasi eta lan handia egin eta gero, Espainiako bi talde ordezkarietako batean lehiatzeko aukeratua izan zen, Antonio Saucedorekin batera, eta Europako onenen artean lehiatzeko garaia iritsi da.

Bere lehen partida goizeko 11:10-ean izango da (12:10-ean, Izmirren), Kruk/Miszczuk poloniarren aurka.

Paulen multzoko partidak (Espainiako ordua):

  • 24-Sep, 11:10 (ES), Kruk/Miszczuk POL [12] - Saucedo/Rosa ESP [21]
  • 24-Sep, 15:20 (ES), Pfretzschner/Sowa GER [5] - Saucedo/Rosa ESP [21]
  • 25-Sep, zehaztu gabeko ordua, Saucedo/Rosa ESP [21] - Lesiecki/Kurowski POL [28]

Emaitza eta informazio guztiak txapelketaren webgunean kontsulta daitezke: CEV U22 Beach Volleyball European Championships 2020.

Aurreko berriak: 2020/07/08 Paul Rosa hondartza-boleiko azpi-22 Espaniar Selekziora deituta.

Argazkia: 2018 Donostiako Aste Nagusiko torneoa.

 

 

Laguntzaileak / Colaboradores

  •    

Laguntzaileak/Colaboradores