Bera Bera

Select your language

Egaña anaiak Espainiako txapelketan hasi orduko kanporatuta gelditzen dira.

Iosu eta Imanol Egaña anaiak Espainiako hondartza-boleibol txapelketari aurre egin zioten pasa den asteburuan, ostegunetik igandera arte Fuengirolan ospatuta. Zirkuitu nazionalean erabiltzen den lehiaketa sistema berarekin, lehenengo fasea kanporaketa zuzenekoa 9. postutik aurrera dauden taldeentzat horietako 4 bakarrik sailkatzeko, eta norgehiagokak definitzeko metodo gorabeheratsu batekin, Iosu eta Imanol-en bidea zailenetarikoena bezala suertatu zen: lehenik, kubatar eta venezuelar jatorriak dituen Gómez Moya - Leopardi bikoteari aurre egin behar zioten, eta hau gaindituz gero, Ramírez Chueca – Kamenov valentziar eta bulgariar jatorria zuenari.

Gómez Moya - Leopardi-ren aurkako partidua, bi taldeek bere maila onena eman ez zuten arren, jokoan oso borrokatua eta emaitzan berdintsua izan zen: set bat talde bakoitzarentzat eta tie break-a 17-15 emaitzarekin erabaki zen aurkarien alde, pixka bat lehenago 14-15 markagailua anaien alde izan zen arren. Horrela, Egaña anaiei gelditzen zaien sentsazioa gozoa baino gehiago gazia da, une askotan talde indartsu baten aurrean maila oneko jokoa egin arren, harreran fin ez ziren ibili eta partidu bakar batekin kanpoan gelditu zirelako eta aukerak izan bait zituzten gainditu izateko gauzak nola joan ziren ikusita.

Txapelketari buruzko datuak:

  • Espainiako hondartza-boleibol senior txapelketa.
  • Data: 2019/08/29-01.
  • Antolatzaileak: Espainiako Boleibol Federazioa eta Madison.
  • Partaide kopurua: 24 equipos.
  • Sailkapen finala:
    • 1. Herrera - Gavira.
    • 2. Huerta - Menéndez.
    • 3. San Félix - Matos.
  • Informazio guztia: web RFEVB CEVP senior.

Iosu eta Imanol-en bidea txapelketan:

Partidua (fasea) Emaitza Aurkaria
1 (clasificación) 1-2 (21-18, 17-21, 15-17) Gómez Moya - Leopardi

Argazkiak: Facebook albuma.

Laguntzaileak / Colaboradores

  •    

Laguntzaileak/Colaboradores