Bera Bera

Select your language

Iosu eta Imanol Egaña anaiek txapelketa polita egiten dute Ayamonten ospatutako zirkuitu nazionaleko bigarren frogan, sailkapeneko hiru txanda gainditu eta bederatzigarren postua eskuratuz gero.

Sailkapenerako fasea osteguneko txandan hasi ziren eta hiru partidu kanporaketa zuzenera irabazi behar izan zituzten koadro finalean sartzeko. Honetan, Chiletar talde gonbidatuaren aurka eta Kamenov-Ramírez bikote bulrgariar-espaniarraren aurka galdu zuten, antzerako erara: lehenengo seta txarra ez, eta bigarrengoa ez hain ondo zihoana eta okerrera egin zuena Iosuren psoas-ak gehiago jarraitu ezin izan zuenean.

Txapelketari buruzko datuak:

  • Zirkuitu nazinaleko 2. froga, Isla Canela (Ayamonte, Huelva).
  • Datak: 2019/07/18-21.
  • Organizador: Federación Española de Voleibol eta Madison.
  • Partaideak: 26 talde.
  • Sailkapen finala:
    • 1. Zanotta - Platre.
    • 2. Hernan - Huerta
    • 3. Monfort - Monfort, Lario - García
  • Informazio guztia: web RFEVB torneo Isla Canela.

Iosu eta Imanol-en bidea txapelketan:

Partidua (fasea) Emaitza Aurkaria
1 (sailkapena) 2-1 (16-21, 22-20, 15-11) G. Iglesias - Núñez Díaz
2 (sailkapena) 2-0 (21-14, 21-18) Rodríguez Glez. - Población
3 (sailkapena) 2-0 (23-21, 21-18) Fdez. Celis - Gómez Díaz
4 (koadro finala) 0-2 (17-21, 14-21) Droguett - Pesenti
5 (koadro finala) 0-2 (19-21, 13-21) Ramírez Chueca - Kamenov

Argazkiak: Facebook albuma.

Laguntzaileak / Colaboradores

  •    

Laguntzaileak/Colaboradores