Bera Bera

Select your language

Grupo Laura Otero (4., 6 puntu) vs Bera Bera (5., 6 puntu)

Larunbata, 2017/11/04, 19:30h, Miajadaseko Udal Pabilioia (Cáceres)

Bera Berak Miajadasera bidaiatzen du norgehiagoka zailenetarikoa kantxa zailenetarikoan jokatzeko.

Ibilbide bera jarraitu duten bideak dira. Lehenengo mailara duela denbora dexente iritsi ziren taldeak, lotsati, behaztopa artean ikasteko prest. Iraganak ondo daki zenbat aldiz erori diren lurrera. Baina orbaindu diren zauriek izaki indartsuagoan bihurtzen dute biktima. 

Eta dagoeneko gutxi gelditzen da hango trubulentzietaz. Dena lortzeko helburu duten bi talde dira orain, maila hain parekatuarekin ze beren maximoa emanez gero ezinezkoa da iragarpenik egitea. Elkarrekin orpoz orpo daude izan ere. Inor arritu ez dezala denboraldi amaieran bietako bat goiko postuetan ikusteak.

Bi protagonista hauekin, maila berdineko antzezleku espero zitekeen bakarrik, eta hori Miajadaseko Udal Pabilioia da, bere egun haunditan Lehen Mailako bonbonera haundiena den pista, etxekoak zein kanponkoak gozatzen duena. Larunbateko 19:30ak iristea orduak kontatzen. Eta borrero izateko jokatzen ari diren bi gladiadoreen arteko borroka honen lekuko izan dadila publikoa.

Laguntzaileak / Colaboradores

  •    

Laguntzaileak/Colaboradores