Bera Bera

Select your language

Gehiago itxoin beharrik ez dago. 2017-2018 denboraldia CV Pinto talde indartsuaren aurka hasiko da. Bihar 19:00-tan Pío Barojan.

VB Bera Bera vs CV Pinto

2017/14/10 Larunbata, 19:00, Pío Baroja kiroldegia (Youtuben ere zuzenean: Bera Bera Boleibola)

 

Liga estreinaldiek zerbait berezia dute beti. Aurredenboraldiko hainbeste entrenamendu saio ondoren txapelketara bueltatzea, lehenengo izerdiak, ospatutako lehenengo puntuak. Aurpegi batzuk berriak dira, beste batzuk aspaldikoak, beste batzuk ez daude dagoeneko. Argi dagoena Lehenengo Mailako seigarren urte hau inoiz baino optimismo eta egonkortasun handiagoekin etortzen dela.

Denboraldia oso lehiakorra datorrela aurreratu genizuen aurreko egunetan, eta hori horrela izateko arrazoi gehien ematen dituzten taldeen artean dago biharkoa hain zuzen ere. CV Pintok 4. postuan amaitu zuen aurreko denboraldia, Igoera Faserako sailkatzeko aukerarekin ia azken jardunaldira arte. Txapelketa bat hasteko modu ezin hobea beraz, maila handiko aurkari baten aurrean.

Iaz geure buruari mugak ipintzeari utzi genion, eta honakoan ez dugu egingo ezta ere. Koherente ez litzateke izango urtero hobera egin duen talde batentzako, dakien bezala jokatu ezkero edonor gainditzeko gai dela jakinda, amets propioak errealitatean bihurtu dituena. Eta iaz bezala, animatzera eta zuen harri-koskorra ekartzeko deitzen zaituztegu guztioi. Pasa den denboraldian zuen aldetik jaso genuen beroa eta kemena ikusgarriak izan zirela errepikatzen ez gera nekatzen, eta aurtengo honetan berriro horrela izatea espero dugu.

Beraz, zer esan, denboraldi honi ongi etorria emateko itxaroten zaituztegula, urte bat gehiago dar-dar egiteko. Hori bihar izango da, 19:00-tan gure fortean, Pío Barojan. Eta joan ezin zaretenentzat gure Youtube kanalean (“Bera Bera Boleibola”) zuzenean emititzen jarraituko ditugu partidak. Baloia hegan egin dezala. Gora Bera Bera!

 

Laguntzaileak / Colaboradores

  •    

Laguntzaileak/Colaboradores