Bera Bera

Select your language

Lanez eta ikasketaz betetako aste batzuen ondoren, pasa den igandean gure gazteen taldea pistara bueltatu zen jokoan egindako aurrerapenak erakusteko asmoz.

Bi taldetan banaturik, maila altuagoko boleibola ikusteko aukera eman zuen partidu bat jokatu zuten 3 setera, eta talde osoaren giroaz eta gogoaz gozatuarazi ziguten. A taldeak irabazi bazuen ere, set bakoitzaren puntuazioetan eta bukaerako puntuazioan dauden ezberdintasun txikiek argi uzten dute bi taldeak aurrerapausu handiak ematen ari direla beraien arteko maila mantenduz.

Emaitza: Bera Bera Vb A 2 - 1 Bera Bera Vb B (28-26 / 23-25 / 25-17)

Beste behin... ZORIONAK EKIPO! Bat, bi eta hiru... BERA BERA!

Laguntzaileak / Colaboradores

  •    

Laguntzaileak/Colaboradores