Bera Bera

Select your language

Etxean jokatzen zuten arren, Puioko zelai artifizialean izan zen norgehiagoka. Jokalari askok ez zuten begi onez ikusi hau, zelaiaren gogortasuna zela eta, baina ez zen aitzakia izan partida gogorra jokatzeko. Etxeko taldeak inoiz baino defentsa sendoagoa zuela erakutsi zuen, eta atakean ere fin ibili ziren; jarrera honek markagailuan aurrea hartzea baimendu zien. Ez zen partida erraza izan, eta plakaje ugari egin behar izan zituztenez, hasierako indarra galtzen hasi ziren. Intentsitatea jetsi zuten arren, donostiarrek markagailuan distantzia mantentzeko gai izan ziren, eta Leire eta Monikaren entsaioei esker 17-7 amaitu zen partida, Enarak makiletara jaurtitako baloien puntuak gehituz.

Somos Bera Bera Gara

Laguntzaileak/Colaboradores