Bera Bera

Select your language

Shula Gavilán pibote argentinarra, Anne Erauskin eskuineko hegalaria eta Paula Arcos lehen lerroa ere bertan izan dira. Halaber, Eider Tapia pibote irundarrak Lacturale Bera Bera jubenil taldean jokatuko duena, eta bigarren taldeko ezker hegalariak, Haizea Urretabizkaia ere bai.

Super Amara Bera Berak jarraipena eman dio taldeari, beteranoak izan ezik (nahiz eta oraindik gazteak izan). Izan ere bosgarren denboraldia beteko du Sara Gilek, Emma Boadak eta Mariane Fernandesek lau, Alice Fernandes Silvak, Laura Hernandezek eta Malena Cavok hiru, eta Maddi Aallak, June Loidik eta Cristina Poloniok bi. Berritasun gisa, fisioterapeuta talde berria Amaia Medierok eta Cristian Mujikak osatuko dutenak.

Hedabideen aurrean, Imanol Alvarez eta Esther Arrojeria agertu dira. Entrenatzaileak ez du zalantzarik izan: "Europa Leagueko multzoen fasera igarotzea da helburu nagusia, baina Kopako final bat jokatzeko asmoa ere badu”. Play-off batekin, Liga formatuaren aldaketa “interesgarriaren” aurrean, Alvarezek uste du “ikusgarritasun pixka bat gehiago eman diezagukeela”. Zentzu berean mintzatu da Arrojeria. Play-offak “emozio gehiago” ematen diola Ligari, eta “Europa Leagueko multzoen fasea gertuago dugu, kanporaketa bakarra jokatzeko aukera irabazi dugulako”.

Lagunartekoak

Super Amara Bera Berak zortzi lagunarteko jokatuko ditu abuztuan, eta horietatik guztiak baieztatuta daude, Summer BAG izan ezik. Zubileta Evolution BM Zuazo izango da lehen aurkaria, larunbatean, abuztuaren 6an, Zarautzen (19etan), Baionak (17etan) Merignacen aurkako lehia hartuko du abuztuaren 10ean, eta ondoren Frantziara joango dira Tournoi des Belles des Deux-Sèvresen torneoan hiru partida jokatzera: asteartean (18,15etan) Ikast danimarkarra izango da aurkari Celes sur Bellen, asteazkenean Thoursen Celles sur Belle taldea eta ostiralean, Leverkusen. Abuztuaren 24an (asteazkena, 19,30ean) Egiako Txapelketa jokatuko du Gurpea Beti Onak Asparren Gestion taldearen aurka eta azken asteburuan Summer BAG txapelketan bi partida jokatuko ditu, laugarren edizioa beteko duena.

Plantilla Super Amara Bera Bera 2022-23

#

Izen Abizena

Nombre y Apellido

Postua

Posición

Jaiotze data

Fecha Nacim.

Denb.

Temp.

1

Alice Fernandes Silva

Atezaina

1996/02/29

3

3

Esther Arrojeria

Zentrala

1994/02/11

11

4

Mariane Fernandes

Ezker albokoa

1994/03/31

4

7

Sara Gil

Ezker hegalaria

1994/10/25

5

8

Alba Menéndez

Eskuin albokoa

1991/11/14

14

9

Emma Boada

Zentrala

1994/06/15

4

13

Laura Hernández

Ezker hegalari-albokoa

1997/05/13

3

14

Malena Cavo

Eskuin albokoa

1999/04(02

3

15

Maitane Etxeberria

Eskuin hegalaria

1997/01/15

10

16

Maddi Aalla

Atezaina

1997/01/01

2

22

June Loidi

Ezker albokoa

2000/04/25

2

23

Paula Arcos

Ezker albokoa

2001/12/21

1

25

Anne Erauskin

Eskuin hegalaria

1998/11/07

1

31

Shula Gavilán

Pibota

1996/03/07

1

42

Cristina Polonio

Pibota

1997/07/20

2

Gazteak:

Haizea Urretabizkaia: Eskuin hegalaria. Iazko denboraldi amaieran egin zuen debuta eta berriro ere Euskal Ligako Bera Beran arituko da.

Eider Tapia. Jubenil mailako pibota. Bidasoatik dator. Euskadirekon jokatu zuen Espainiako Selekzioen arteko txapelketa eta Espainiako jubenil mailako selekzioarekin ere debuta egin zuen. Euskal Ligako Lacturale  Bera Bera jubenil taldearekin arituko da.

 

Teknikoak:

Entrenatzailea: Imanol Álvarez. 5. denboraldia jarraian. (+2013-14).

Bigarren entrenatzailea: Álex Nogués. 5. denboraldia

Laguntzailea: Nely Carla Alberto

Estadístikak: Iñigo Blanco

Fisioterapeutak: Amaia Mediero eta Cristian Mujika (Senide Fisioterapia)

Prestakuntza fisikoa: Ander Formoso (Ammma)

Delegatua: Txema Leal

Medikua: Txema Benito


Lagunartekoak:

Abuztuak 6. 19etan. Zarautz: Super Amara Bera Bera vs Zubileta Evolution Zuazo

Abuztuak 10. 17etan. Baiona: Super Amara Bera Bera vs Merignac (FRA)

Abuztuak 16-17-19. Celles sur Belle: Aurkariak: Ikast Handball (DAN); Celles sur Belle (FRA) eta Leverkusen (ALE)

Abuztuak 24. Egia (19,30etan): Super Amara Bera Bera vs Gurpea Beti Onak Asparren Gestión

Abuztuak 26-27: Summer BAG (2 partida)

Somos Bera Bera Gara

@beraberart

Atalak

Estekak / Enlaces

Ekitaldiak / Eventos

Laguntzaileak/Colaboradores