Asteburu honetan, Bera Bera Eskubaloi taldeek sei partida jokatuko dituzte, horien artean egokituko txapelketa abian jarriko da. Zilarrezkoan, bertan behera gelditu da norgehiagoka Murgiondo junior mailako selekzioarekin dagoelako. Jubeniletan, Lacturale Bera Bera eta Bidasoak, biak fase erabakiorra sailkatuta, multzoko lidergoa jokoan izango dute Bidebietan 18etan. Lehenago, 16etan, kadete mailan, Lacturale Bera Berak Ereintza hartuko du.
Senior mutilen taldeak Eibarren lantegi zaila izango du eta infantiletan, partida bakarra, neskak Zumaian dutena, igande goizean.
Eskubaloi egokitua
Eibarren Kopa jokatu ostean, Ereintzak irabazi zuena, asteburu honetan Gipuzkoako txapelketa egokitua abian jarriko da Gipuzkoan, lau taldez osaturikoa: Txingudi, Ereintza, Zarautz eta Bera Bera. Larunbatean, 11,45etan Artalekun, Txingudi Echemar taldeak Ereintza Izarrak hartuko du eta 18etan Gascan, Bera Berak Zarautz.
Koparen inguruan izandako harremanak medio, Bera Bera Eskubaloiak eta Aspegik, Gipuzkoako federazioa eta Salto Fundazioak lagun, eskubaloi egokituari bultzada bat eman nahi izan diote Donostian talde bat osatuz. Ondorioz, lau taldez osaturiko ligaxka antolatu du Federazioak, hilean partida bak jokatuz.
Egutegia:
Azaroaren 29an
Txingudi Echemar vs Ereintza Izarrak Artaleku (Irun) 11,45etan
Bera Bera vs Zarautz Gasca 18etan
Abenduaren 13an
Txingudi Echemar vs Zarautz
Ereintza Izarrak vs Bera Bera
2027eko Urtarrilaren 17an
Bera Bera vs Txingudi Echemar
Zarautz vs Ereintza Izarrak
Otsailaren 28an
Zarautz vs Bera Bera
Ereintza Izarrak vs Txingudi Echemar
Martxoaren 21ean
Zarautz vs Txingudi Echemar
Bera Bera vs Ereintza Izarrak
Apirilaren 18an
Txingudi Echemar vs Bera Bera
Ereintza Izarrak vs Zarautz



































