Gabonen bueltan kanpusa antolatu du Bera Bera Eskubaloiak 2013 eta 2018 urte bitarteko jaiotako neska-mutilentzat. Bidebietan izango dira saioak, abenduaren 22, 23, 28, 29 eta 30ean, goizeko 10etatik 13ak bitartean.
Imanol Alvarezen ardurapean, 8 eta 13 urte bitarteko gazteak eskubaloiarekin jarraitzeko egunak izango dira eta modalitatea ezagutu nahi dutenentzat une eta leku aproposenak. Kirola egiteaz gain, hamaiketakoa, sorpresak eta zozketak egongo dira bertan.
Kirol txartela duen gazteak 50 euro ordainduko du eta ez duenak berriz, 60 euro.
Izena emateko, formularioa osatu.


































