Bera Bera

Seleccione su idioma

Imanol Álvarez gidari, Bera Bera Eskubaloiak Abian izeneko egitasmoa martxan jarri zuen atzo Zumarragako Ispilla kiroldegian. Proiektuak infantil mailako nesken teknifikazioan sakontzea du helburu, horretarako astean bi egunetan eskualdez eskualde entrenaldiak burutuko dira.

Aurrenekoa atzo izan zen Zumarragan, non Urola, Legazpi eta Ordizia taldeetako infantilak parte hartu zuten. Kasu honetan hegalekoentzat prestaturiko saioa bururu zuen Imanol Alvarez entrenatzaileak.  

Teknifikazioan, pista erdia erabilita, 11 jokalarik parte hartu zuten, hiru atezain lagun. Beroketa ariketak burutu ostean, hegaleko postuak eskatzen dituen berezitasunak azaldu zituen Bera Berako entrenatzaileak, egoera ezberdinetan sakonduz.

Datorren astean Eibarren eta Zumaian burutuko ditu saioak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores