Harrobiko taldeek zortzi hitzordu izango dituzte asteburu honetan. Bigarren garaipena helburu, zilarrezko mailan, Bera Berak Atarrabian jokatuko du Beti Onakekin larunbatean 18etan.
Bestetik, senior mutilek bi partida jokatu dituzte. Larunbatean Urola hartuko dute Bidebietan eta igandean Gascan, atzeratutakoa, Karibe Zaharra Legazpi taldearekin.
Lehenengo faseari amaiera jartzeko Lacturale Bera Berak Saiekori egingo dio bisita, igande goizean. Kadete taldeak Bidasoa hartuko du Bidebietan larunbatean 16,15etan.
Infantiletan, nesketan, Bera Berak Hernani bisitatuko du eta mutiletan, Urola hartuko du igandean Bidebietan.
Eskolak, bi hitzordu, Eibarren eta Urnietan.

































