Lehenengo zatian tartea irekita iritsi arren, Urretabizkia eta Mugiondoren ekarpena medio, Bera Bera atsedenaldian (15-10) iritsi zen eta bigarren zati hasiera ona egin ondoren (18-10) abantaila handituz, partida erotu zen eta Berango Urduliz norgehiagokan sartu zen 0-5 partziala lortuz. Neurketak tentsioa izan zuen, Ainara Lópezek onena eman behar izan zuen azken minutura arte eta Bera Berak Zilarrezkoan lehen garaipena lortu zuen.
Fitxa: Bera Bera 33 (15+18): Escanlar, Urretabizkaia (6), López (10), Merino, Azkue (3), Murgiondo (10), Amiano, Pérez-Muga, Sagastume (4), Askasibar, Alzua, Salaberria, Iriarte eta D’Acundo (p.s.)
Bestetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak bikain jarraitzen du Erreka Bergara gaindituz eta amore eman zuten kadete eta infantil taldeak.
Asteburuko emaitzak:
Zilarrezko maila:
BERA BERA 33-30 BERANGO URDULIZ ESKUBALOIA
Senior mutilak:
ATMOSFERA BKE 21-40 BERA BERA
Jubenil neskak:
LACTURALE BERA BERA 48-14 ERREKA BKE
Kadete neskak:
EREINTZA BEISSIER 26-20 LACTURALE BERA BERA
Infantil neskak:
BERA BERA 12-23 EREINTZA AGUAPLAST
Infantil mutilak:
HAMARRATZ PULPO 43-13 BERA BERA

































