Astelehena jai izanda, Gipuzkoako txapelketako partidarik ez dira programatu asteburu honetan. Ondorioz, Bera Bera Eskubaloiko harrobiak norgehiagoka bakarra jokatuko du. Bihar izango da, Toper BM La Jota Anayet taldearen aurka Zaragozako Alberto Maestro kiroldegian, 16,30etan.
Donostiarrek igandean Bidebietan jokaturiko partidaren arantza kendu nahi dute baina erronka ez da makala izango, izan ere, Zaragozako taldeak etxean egingo du debuta Oviedon 20-30 irabazi ostean.


































