Harrobiko partidetan uzta gutxi, asteburuan. Zilarrezko mailan egindako debutean, Bera Bera ezinean ibili zen Balonmano Gijonen aurka, batez ere, defentsako lana eskasa medio. Urretabizkaia eta Murgiondori esker etxekoak ondo hasi ziren erasoan, eta Escanlar atepean, baina astuariarren erasoak arazo latzak sortu zituen. Halere, atsedenaldira iritsi aurretik Bera Bera partidan sartu zen (12-15) bi kanporaketa jarraian jaso arren.
Bigarrenean, donostiarrek hobetu zuten defentsan, Ayelen D’Acunto atezain jubenilak geldiketak tarteko, Bera Bera bi golera kokatu arren (14-16), Ainara Lópezek erritmoa hartu zuen baina Gijonek eutsi zion eta partida amaieran aldea zabaldu zuen.
Bera Bera 23 (12+11): Escanlar, Urretabizkaia (4), Lizeaga (2), Azkue (1), Merino (1p), Murgiondo (6), Amiano, López (6), Askasibar, Salaberria, Alzua, Sagastume (1), Pérez-Muga y D’Acunto (p.s.).
Bestetik, Gipuzkoako txapelketetan, senior mutilek amore eman zuten Bidebietan Eibarrekin, Lacturale Bera Bera kadete taldeak ezin izan zuen Zarautz gainditu eta garaipen bakarra Errenteriatik etorri zen, izan ere, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Ereintza gainditu zuen eta hiru partidak irabazten multzoko talde bakarra da.
Emaitzak:
Zilarrezko maila:
BERA BERA 23-30 BALONMANO GIJÓN
Gipuzkoako txapelketak
Senior mutilak:
BERA BERA 30-34 EIBAR ESKUBALOIA C
Jubenil neskak:
EREINTZA BEISSIER 22-32 LACTURALE BERA BERA
Kadete neskak:
LACTURALE BERA BERA 25-29 AIALA C ZKE


































