14 partida jokatuko ditu asteburu honetan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Bi hitzordu nagusi ageri da, larunbatean Elgoibarren Euskal Ligan Lacturale Bera Bera kadete (16etan) nahiz jubenil (17,15etan) taldeek garaipena behar dituzte promozioa jokatze aldera. Eta Zilarrezko mailan, Bera Berak bigarren itzuliari ekingo dio Kukullaga Etxebarri hartuz Bidebietan 20,15etan.
Aurretik, senior mutiletan, Bera Berak Elgoibar hartuko du 18,15etan; eguardian kadete mutilek fase honi amaiera jarriko diote multzoko bigarren izateko asmoarekin.
Txikienek Astigarraga eta Bidebietan topaketak izango dituzte igande goizean.
Infantil taldeak Bidebietan eta Egian arituko dira larunbat goizean; kadete neskak Yoldin eta jubenilak igande goizean Pasaian.

































