Ez zen partida bikaina izan, baina Haizea Urretabizkaiaren - zortzi gol- abiadura eta definizioa baliatu zituen Bera Berak atzo Bidebietan Gala Gar Toper Zaragoza La Jota (29-25) gainditzeko. Ondoriz, lehen itzuliaren amaieran donostiarrak seigarrenak dira 16 puntu bilduta.
Bera Berak puntu bakarrera ditu Anabel Lee Camargo 74 eta bostera Eibar eta Beti Onak. Sustatuz Los Chelines da bigarren, 24 puntu dituela, Errotabarri liderrarengandik bi puntura. Donostiarren azpitik, Aiala Zarautz ageri da 11 punturekin, Basauri 10 ekin eta Kukullaga 9 punturekin – hurrengo aurkaria Bidebietan urtarrilaren 17an, larunbatean, 20,15ean – bigarren itzuliaren hasieran.
Fitxa: Bera Bera 29 (14+15): Zabala Goñi, Urretabizkaia (8), Lizeaga (3), Azkue (1), Vázquez (4), López (4) eta Ruiz de Gauna (2) – hasierako zazpikoa- Sarriegi (1), J. Del Campo (1p), Salaverria, Merino (3p), Garro (2) eta Bautista (p.s.).
Gainerako emaitzetan, Egian lorturiko garaipenak nabarmentzen dira, bai kadete mailako Bera Bera Donibanekoak, Euskal Ligarako promozioa jokatzea ziurtatzen diotenak, bai lurraldeko seniorrak lortutakoak.
Emaitzak:
Zilarrezko maila:
BERA BERA 29-25 GALA GAR TOPER ZARAGOZA BM LA JOTA
Senior mutilak:
EGIA KATA TABERNA 21-23 BERA BERA
Jubenil neskak:
LEIZEA TABERNA OET 29-23 BERA BERA URDINA
Kadete neskak:
AMAMA TAB. PULPO 24-19 BERA BERA URDINA
Kadete mutilak:
EGIA MU HARATEGIA 20-31 Bera Bera Donibane
Infantil neskak:
BERA BERA URDINA 20-32 ASTIGARRAGA GYS SPORT ELGOIBAR
BERA BERA NARANJA 22-23 TIK AKADEMIA LEGAZPI
Infantil mutilak:
EIBAR ESKUBALOIA C 31-22 BERA BERA


































