Zilarrezko maila ere ligara itzuliko da asteburu honetan. Gainera, lehen itzuliari amaiera jarriz. Donostian, Bidebietan igandean 12,15etan, Bera Berak Gala Gar Toper Zaragoza La Jota taldea hartuko du sailkapenean gora begiratzen jarraitzeko asmoarekin. Donostiarrak seigarrenak dira, goiko taldeak ihes eginda eta Zaragozakoak, zortzigarren. Halere, garaipenak beheko taldeekin tartea are gehiago irekitza suposatuko luke eta bigarren itzuliari begira –non Eider Tapia agertuko den- posturen bat irabazi. Horrez gain, Urrezko mailan Zaragozako Coloresen egon ostean, June Del Campo Bera Bera itzuli da.
CESA dela eta, Euskal Ligan ez da jardunaldirik izango. Espainiako jubenil mailako azpitxapeldun dira Oihana Murgiondo eta Elene Fresco Euskadirekin txapelketa bikaina osatu ostean. Finalean amore eman behar izan zuten Valentziarekin. Kadetea mailan, berriz bosgarren gelditu da Euskadi, bertan Ane Ezpeleta zelarik.
Gipuzkoako txapelketan, aldiz, zazpi partida, Egian bi, Ordizia, Zumaia, Eibar, Bidebieta eta Yoldin arituko dira Bera Bera Eskubaloiko taldeak.
Ordutegiak:
Zilarrezko maila:
BERA BERA – GALA GAR TOPER ZARAGOZA BM LA JOTA igan. 12:15 BIDEBIETA
Gipuzkoako txapelketak:
Senior mutilak:
EGIA KATA TABERNA -- BERA BERA lar. 20:00 EGIA
Jubenil neskak:
LEIZEA TABERNA OET -- BERA BERA URDINA igan. 12:00 ORDIZIA
Kadete neskak:
AMAMA TABERNA PULPO -- BERA BERA URDINA igan. 11:00 ZUMAIA
Kadete mutilak:
EGIA MU HARATEGIA -- Bera Bera Donibane lar. 12:30 EGIA
Infantil neskak:
BERA BERA URDINA -- ASTIGARRAGA GYS SPORT ELGOIBAR lar. 11:30 YOLDI
BERA BERA NARANJA -- TIK AKADEMIA LEGAZPI lar. 11:40 BIDEBIETA


































