Zilarrezko mailako taldeak Castro Urdialeseko Pachi Torre kiroldegian izango du bihar hitzordua, Sustatuz Los Chelines taldearen aurka lehiatzeko. Kantabriarrak hirugarrenak dira sailkapenean donostiarrak baino hiru puntu gehiago dituelarik.
Asteburuan ez dago euskal ligarik eta Gipuzkoako txapelketetan Bidebietak hiru partida hartuko ditu, 11,45etan hasita, infantil mutilekin eta kadeteek arratsaldean. 16,15etan neskak Eibar hartuz eta 18etan mutilek Hernanirekin.
Azkenik, infantil neskek Yoldin jokatuko dute Tolosarekin, jubenil neskak Lezon arituko dira larunbatean eguardian eta senior mutilak Oñatin, igande eguardian.
ikusi Bera Bera vs Aiala Zarautz argazki sorta (Oscar Araujo)































