25-26 denboraldia abian, Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat. Euskal Kopari ekingo dio Lacturale Bera Berak Kukullaga Etxebarri hartuz Bidebietan larunbatean 16,15etan, joaneko partidan.
Gipuzkoako txapelketak ere martxan jarriko dira asteburu honetan. Bidebietak beste bi partida hartuko ditu larunbatean. Bera Bera Donibane kadete mutilen taldeak Usurbil izango du aurrean, 18etan eta 19,45etan, kadete nesken txanda izango da, Egia hartuz.
Azkenik, Andoainen arituko da Bera Bera Urdina jubenil nesken taldea Leizarainekin, larunbatean 17etan.
Eta lagunartekoak izango dituzte senior neskak eta infantilak, Leitzan.