Bera Berako harrobiak asteburuan jokatutako hiru finalak irabazi ditu. Senior taldeak Eibar gainditu zuen Elgoibarren (28-26); jubenil taldeak Hondarribia-Bidasoari irabazi zion Hondartza kiroldegian (35-29) eta Bidebietan, infantil mailako neskek 17-31 mendean hartu zuten Pulpo.